XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Untzia txit sinplea zen.

Ez zuen ez motorerik ez belamendurik, eta itsas korronteek noraezean zerabilten Lontxoren untzi kaxkarra.

Korronteak nora, untzitxoa hara.

Lontxok ez zuen untzi hoberik egiterik izan.

Dena den, ur gainean mantentzen bazen eta urik sartzen ez bazitzaion, nahikoa zen, Lontxoren eritziz.

Popan kabina antzeko bat jarri zuen janariak gordetzeko.

Lana arinago amaitzearren, kanpinadenda zahar batez egin zuen.

Gainerako guztia ilusioak, abenturarako gogoa eta brankan pote batetan sartuta zegoen geranioa ziren.

Banderarik ere ez zeraman Lontxo Lakaren untziak.

Izan ere, berak ez zituen nabigazioaren legeak ezagutzen.

Hasieran sarritan zorabiatzen zen ohitura faltaz.

Ordurarte berak uste zuen olatuak itsas bazterrean bakarrik egoten zirela, ez itsaso barruan.

Zorabioak zirela eta, ez zuen astirik izan gogoeta eta plan gehiegi egiteko.

Lontxok zekien gauza bakarra zen Aniak baserria zainduz promesaren erdia betetzen laguntzen bazion, bera beste erdiaz arduratuko zela: (...).